XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ba emen ogei ta bost urte baño geiago dituan azpeitiarrik ba'da, nai ta naiez daki Abranixi zein zan.

Izen orrek zer esan nai ote zun, ez nekin nik noski orain urte batzuk, eta bein jakinmiñez aitari galdegin nion: Zu, zer dala-ta esaten genion Abranixi atso zar ari?.

Jox!, erantzun zidan, bere senarrak Abrahan zulako izena.

Ta itxusiago ba'da ere beste izen au, Motxordosie zeritzaion guk beñepein txikitan ala deitzen genion beste emazte bat, ba-zan Azpeiti'n.

Olkiñekue, Amalaunekue, Irentzaillekue, Kapaingue, ta Kapain-txikiyenekue, Galtxanekue, Txanboliñekue ta abar, gerok ezagutu ta oraindik bizi diranak dira.

Au ez al da euskera sustrairaño ezagutzeko arrobi joria?.

Alderdi zaillak eta lana nolabait nasten dutenak ere ba-ditu arlo onek.

Beste nunai bezela, Azpeiti'n ere ba-da bertako ez dan arrotz pilloa.

Oiek ez dute denak euskeraz berdin egiten.

Erri batetik bestera, askotan basetxe batetik bastera, izan oi dira nola edo alako alde txikiak.

Beraz erri batean ontako monografi bat egiterakoan, erri ortako izkera zein dan eta beste edonundik ekarritako mintza-kera zein dan erabaki bear aldez aurretik.

Izkera zerbait osoa da, eta okerrak diruditen esanak ere, zer-edo-zergatik sortuak dira eta beste zerbait osatu ta argitzen dute.

Bukatzera noa.

Noizbait egingo dedan lanaren zatiak ageri nai izan dizkizuet txikian Fonetike, Morfologi, aditza, toki-izen giza-izen... izango dira aztertuko ditudan saillak.

Bearrezkoenak, nere ustez, eta neke gutxienekoak edozein monografitan oiexek dira: etekin aundi ta izerdi gutxi.

Ta besterik ez.

Nerea antzeko lantxo bat egiteko erabakia zuanari, asmo on ori kendu ez baldin ba'diot, pozik naiz; eta onelako asmorik ez zuanari, asmos ar-arazi ba'dio, oraindik pozikago Orixe iritxi nai nun itzalditxo ontaz.

Milla esker!.